Ayuntamiento de Barakaldo

10/03/2024 | Press release | Distributed by Public on 10/03/2024 06:05

BAFFEST 2024 emakune argazkilarien festibalaren IX. edizioko finalisten argazkiak Barakaldoko kaleak apainduko dituzte urriaren 31ra arte

2024/10/03

BAFFEST 2024 emakune argazkilarien festibalaren IX. edizioko finalisten argazkiak Barakaldoko kaleak apainduko dituzte urriaren 31ra arte

Urriaren 3tik 31ra, Baffest 2024ko finalisten lanen erakusketak ikusgai egongo dira Barakaldoko erdialdean. Era berean, Malu Reigal eta Carolina Diego iazko irabazleen eta Arguiñe Escandón artista gonbidatuaren erakusketez ere gozatu ahalko dugu.
BAFFESTen IX. edizioa azken txanpan dago, joan den martxoan, Madrilen egindako aurkezpenean ezarri ziren mugarriak bete eta gero. Orain, lehiaketako 8 finalistak Barakaldora etorriko dira eta euren lanak hiriko kaleetan egongo dira ikusgai. Urriaren 5ean, emakumeek egindako argazki onenaren hitzaordua Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango da, irrikaz espero dugun BAFFEST ARGAZKI EGUNAREN esparruan. Bestalde, finalistek bisitaldia egingo dute Durero estudioetan urriaren 4an. Era berean, urriaren 6an, argazkigintza tailerra izango da Lurdes R. Basolíren eskutik.
Agintariek eta argazkilariek aurtengo edizioa estreinatu dute gaur goizean Barakaldoko Musika Kontserbatorioan. Aurkezpenean, ondokoek parte hartu dute: Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Sara Berasaluce Lehiaketaren zuzendaria. Aurkezpena amaitutakoan, agintariek eta hedabideetako kideek Arguiñe Escandón artista gonbidatuaren erakusketa bisitatu dute.
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak adierazi duenez, "Baffest ez da jaialdi bat bakarrik, printzipioen adierazpen bat baizik. Harrotasun ekintza bat gure hiriarentzat. Kultura, berdintasuna eta artea kalean daude. Barakaldo feminista da, eta jaialdi hau genero-berdintasunarekin, justizia sozialarekin eta guztiontzako aukerak sortzearekin dugun konpromisoaren beste froga bat da. Emakumeei artearen munduan ikusgarritasuna emateko konpromisoa hartu genuen; haiek egindako lanari bozgorailua emateko konpromisoa hartu genuen. Gaur Alkartuko Lehen Mailako ikasleak ditugu aurkezpen honetan. Adibidea. Erreferenteak. Aukerak. Berdintasuna. Hori da transmititzen ari garena. Barakaldo femenista. Barakaldo, bere herria, erreferentea. Alkate eta alkate feminista naizen aldetik, harro nago niretzat".
Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturalesen laguntzaz bultzatzen duen BAFFEST festibalaren IX. edizio honen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa ulertuta, herritar orori hurbiltzea, argazkiak udalerrian egunero-egunero erabiltzen diren gune komunetan jarrita. Aurtengo edizioak 11 argazkilariren lanez jantziko ditu Barakaldoko kaleak: zortzi finalisten lanez, Arguiñe Escandón artista gonbidatuaren lanaz, eta BAFFEST 2023 Emakume Argazkilarien VIII. lehiaketaren irabazle Malu Reigal eta Carolina Diegoren lanez.
FINALISTAK ETA ERAKUSKETAK
Joan den ekainean, Barakaldoko BAFFEST festibalak BAFFEST 2024 Emakume Argazkilarien bederatzigarren lehiaketako zortzi finalistak iragarri zituen, finalerdira iritsi ziren 20 artisten artean aukeratutakoak, BAFFEST ASTEBURU ONLINE saioan lanen defentsa egin ostean.
Ildo horretan, festibalaren aurtengo edizioko zortzi finalistak honako hauek izango dira: Fernanda Del Barrio, «Ensayos para llenar un vacío»; Julie Debarre «Poner en mi ataúd o quemar»; Lilia Ana Ramos, «This is Acentejo»; Patricia Bofill, «Mudar la piel»; Paula Artés, «Energía sumergida»; Paula Elena Ramos, «Actriz. Monja. Bandolera»; Usue Belandia, «Construir desde adentro»; eta Virginia Villacisla, «Gasolina».
Erakusketak jartzeko, leku hauek aukeratu dira: Juan de Garay kalea (Malu Reigal), Francisco Gomez kalea (Carolina Diego), Miranda etorbidea (Arguiñe Escandón), Askatasun etorbidea (Finalistak) eta Clara Campoamor Kultur Etxea. Mapa esteka honetan kontsulta daiteke.
Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatuko dute epaimahaia, eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatuko. Epaimahaiak BAFFEST 2024 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea izango den argazkilariaren lana aukeratuko dute. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta 2025eko edizioan komisariatutako bakarkako erakusketa egiteko modua izango du, festibalak ekoitzita.
BAFFEST ARGAZKI EGUNA
Urriaren 5ean, festibalaren egun bereziena izango da, BAFFEST ARGAZKI EGUNA alegia, Clara Campoamor Kultur Etxean. Bertan, aurtengo «Txapel Horia» nor izango den jakingo da, zortzi finalistek lanak epaimahaiaren aurrean defendatu eta gero.
Egun horretan bertan, beste jarduera batzuetan ere parte hartzea izango da, hala nola jaialdiko argazkilari guztiek egingo duten bisita gidatu berezi batean. Bisitaldi ireki horretan, aurtengo edizioko erakusketa guztiak ikusi ahalko dira, eta argazkilari bakoitzak labur azalduko du aurtengo edizioan aurkeztutako lana.
Beste kultur erakusketa batzuekin loturak lotu eta euskal kultura Estatutik kanpoko bisitariei hurbiltzeko asmoz, Mahai Bueltan jarduera ere izango da jardunaldian. Bertan, mahai inguruan topaketa bat egingo da, argazki erakusketa txiki batekin, Barakaldoko Laguntasuna Elkartearen urteurrena dela eta (euskal kultura zabaltzen 75 urte betetzen ditu) Barakaldora hurbiltzen den pertsona ororentzat. Jarduera hau Vitoria-Gasteizko In Situ Art-en laguntzarekin egiten da.
Hala berean, euskal emakume argazkilariek berriki argitaratutako fotoliburuen aurkezpena egingo da. Erakusketa irekia izango da, Clara Campoamor Kultur Etxean, BAFFEST ARGAZKI EGUNEAN, arratsaldean. Lau argazkilarik hartuko dute parte bertan, «Fotolibro Km 0» izenburuko ekitaldiaren ildoan: Izaskun Luengas, Idoia Lahidalga, Amaia Gonzalo eta María Ozkoidi.
Horrela, urriaren 5eko BAFFEST ARGAZKI EGUNAREN plangintza honako hau da:
  • 10:00: lanen defentsa Clara Campoamor Kultur Etxean.
  • 13:00: Bisita gidatua, Barkaldoko Elkano metroko irteeratik hasita.
  • 20:00: Txapel Horia janzteko ekitaldia, Clara Campoamor Kultur Etxean.
Egutegia:
  • Urriaren 3tik 31ra: lehiaketako finalisten lanen erakusketa, aurreko edizioko irabazle Malu Reigal eta Carolina Diegoren eta Arguiñe Escandón artista gonbidatuaren erakusketa, Barakaldoko kaleetan.
  • Urriak 4: Bisitaldia Estudios Dureroren instalazioetan, finalistekin batera.
  • Urriak 5: BAFFEST ARGAZKI EGUNA Barakaldon: finalisten lanen aurkezpena eta irabazlei buruzko erabakia.

INFO +:

Informazio gehiago eskatzeko, irudiak eskuratu, elkarrizketak adostu eta abarretarako:
Mikel Huerta - [email protected]
Móvil: 697527142