Ayuntamiento de Barakaldo

10/23/2024 | Press release | Distributed by Public on 10/24/2024 04:31

La Banda Municipal de Música celebra su 125 aniversario con un concierto en el BEC

2024/10/23

Udal Musika Bandak kontzertu batekin ospatuko du bere 125. urteurrena BECen

Nerea Cantero Kultura zinegotziak eta Alberto García Espina taldeko zuzendariak udazkeneko denboraldi berriaren berri eman dute

Barakaldoko Udal Musika Bandak ostiral honetan, urriaren 25ean, hasiko du udazkeneko denboraldi berria. Nerea Cantero Kultura zinegotziak eta Alberto García Espina Barakaldoko Udal Musika Bandaren zuzendariak urtarrilaren 4ra arte emango dituen lau kontzertuak aurkeztu dituzte. Denboraldi honetako berrikuntza nagusia 125. urteurrenaren ospakizunari amaiera emateko antolatu den BECeko kontzertu handia izango da. "BECen egingo den kontzertua ospakizun honen ekitaldi nagusia izango da, zalantzarik gabe gure taldearen historian mugarri izango den ekitaldia. Ekitaldi honek merezi duen eszenatokia da, eta ziur gaude kontzertu ahaztezina izango dela, bai musikarientzat, bai beraiekin doan publikoarentzat ", aurreratu du Canterok.

Lehen kontzertua urriaren 25ean izango da, 20:00etan, Barakaldo Antzokian. Ikuskizuna, Ostiral Flamenkoen programazioaren barruan, El ensueño del viento deitzen da, Antonio Lizana Triorekin, eta flamenkoaren sustraien historiatik jazz garaikidera eramango du publikoa.

Hurrengo ikuskizuna azaroaren 23an izango da, BECen, 19:00etan, Gizon Armatua: bakearen aldeko meza, non Barakaldoko Udal Musika Bandak bere 125. urteurrena ospatzen duen.

Abenduaren 13an, 20:00etan, Barakaldo Antzokian izango da hurrengo hitzordua, 200 urteko historia izenburupean. Proiektu honetan Udal Musika Bandak Laguntasuna dantza taldearekin kolaboratuko du, aurten 75. urteurrena ospatzen ari dena.

Urtarrilaren 4an, 20:00etan, Barakaldo Antzokian, azken kontzertua emango da, urte berriko kontzertu tradizionala.

"Aukera hau aprobetxatu nahi dut Barakaldoko Udal Bandak egiten duen lan bikainari aipamen berezia egiteko. Duela 125 urte sortu zenetik, funtsezko zutabea izan da gure udalerriko kultur bizitzan, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du. Bere dedikazioa, profesionaltasuna eta urteetan zehar egokitzeko gaitasuna oso ezagunak dira gure bizilagunentzat ", adierazi du Canterok. "Musika erreferente izateaz gain, Barakaldok kulturarekin duen konpromisoaren isla ere bada Banda, eta orain iritsi da barakaldarrok BECeko kontzertu berezi horretan haiengandik jaso dugun maitasun guztia itzultzeko unea. Aurrerago azalduko dugu kontzertu horretarako nola lortu gonbidapenak", adierazi du.