Ayuntamiento de Barakaldo

07/11/2024 | Press release | Distributed by Public on 07/12/2024 01:48

Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako arloak ostalaritzako lokal bat itxi du, barruan delituak errepikatzeagatik

2024/07/11

Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako arloak ostalaritzako lokal bat itxi du, barruan delituak errepikatzeagatik

Establezimenduan istiluak izan dira: borroka jendetsua, gehiegizko edukiera, erasoak eta lapurretak

Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako Arloak Lasesarre inguruko ostalaritza-lokal bat kautelaz ixteko agindua eman du, barruan delitu-egintzak errepikatzeagatik. Itxiera hiru hilabetez luzatuko da, bezeroei eta establezimenduaren aldameneko bizilagunei kalterik eta eragozpenik ez eragiteko, Angel Madrazo zinegotzi ordezkariak jakinarazi duenez.

Lokalak gorabehera ugari ditu. Aurtengo maiatzean eta ekainean, Udaltzaingoak borroka jendetsu bat erregistratu zuen. Bi gizonek lesio garrantzitsuak izan zituzten buruan eta eskuan, bezero batek su-arma bat eraman zezakeelakoan abisu bat eman zioten eta gizon bati eraso egin zioten. Antza denez, konortea erdi galduta eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Aldez aurretik, lokala ixteko espediente bat eta 1.201 euroko zehapen-proposamen bat izapidetu ziren, baimendutako gehieneko edukiera birritan bikoizteagatik eta musika 08:00etan jartzeagatik, bai eta erreklamazio-orririk ez izateagatik ere.

Establezimendu horretan bertan, duela gutxi, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak erregistratutako beste gertakari garrantzitsu batzuk gertatu dira, hala nola substantzia estupefazienteak konfiskatzea eta bezeroei egindako hainbat lapurreta, besteak beste.

Lokala kautelaz ixteko erabakia Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 64. artikuluaren babesean hartu da (JIJJL). Haren jabetzak itxierako lehen espedientearen aurkako errekurtsoa jarri zuen, baina Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako arloak atzera bota ditu.