10/01/2024 | Press release | Distributed by Public on 10/01/2024 06:34
Barakaldoko Udalak liburuzainen LEPa errepikatuko du urriaren 19an. Joan den irailaren 21ean BECen egindako azterketa berrikusi ondoren, lehenengo ariketaren B zatiko 1etik 15era bitarteko galderak baliogabetzea erabaki da, ez baitator bat probaren oinarri espezifikoetan adierazitako gai-zerrendarekin. Horrela, BECen azterketa egin zuten 200 pertsonak berriro proba egitera deitu dira, kasu honetan Clara Campoamorreko Gizarte Etxean.
Proba 11:00etan hasiko da eta 18 minutuko iraupena izango du. Deialdi berri honetan test motako 15 galdera egingo dira, oinarrietan adierazitako gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoak, oposizio-faseko lehen ariketako B zatia gauzatzeari dagokionez.
Hilaren 21ean BECen egindako ariketaren B zatia osatu zuten gainerako galderak mantendu egingo dira (16tik 25era, biak barne), deuseztagarritasunik ez dagoelako, oinarrietan xedatutakoarekin bat datozelako.